Gustuz nahiz emaitzak lortzeko entrenatzen baduzu, kirol nutrizio on batek ezberdintasuna markatzen du.

kirol elikadura

Periodizatu elikadura denboraldiaren fase eta entrenamenduetara.

Prestatu elikadura lasterketen aurretik, bitartean eta ondoren errendimendua hobetzeko.

Zure kirolerako espezifikoak diren suplementuak baloratu.

talde eta klubentzako
nutrizioa

1.       Zertarako:

Kirolarien gorputz konposaketa hobetu hauen errendimendua handituz.
Partidu/karrera/txapelketetako errendimendua handitu elikadura-plan pertsonalizatuaren bidez.
Entrenamendu eta partidu/karrera/txapelketen errekuperazioa hobetu.
Lesioak saihestu kirolera egokitutako nutrizioaren bidez.

2.       Zerbitzuak:

Kirol mota eta adin ezberdinetara egokitutako hitzaldi informatiboak (talde edo klub osoarentzat).

Gorputz-konposaketaren jarraipena eta kontrola antropometriaren bidez.

Pauta nutrizional indibidual edota kolektiboen diseinua, denboraldiko momentu eta helburuetara egokituta.

Suplementuen protokolo indibidualizatuen diseinua.

Lehiaketa/lasterketa/partidaren aurreko, bitarteko eta ondorengo elikadura- eta hidratazio-pauta espezifikoak.

pisua galdu
edo hartu

Plan pertsonalizatu bat diseinatuko da zure behar eta bizitza-estilora egokitua, grasa galtzeko edota masa muskularra irabazteko.

Lortutako ohitura-aldaketak denboran zehar mantentzeko egingo da lan.

gorputz konposaketa
balorazioa

Perimetro, diametro eta tolesturekin zure gorputz konposaketaren analisi zehatza izango duzu.

Kirolari edo gorputz konposaketan aldaketak izan dituztenentzak aproposa.

Neurketa honek ahalbidetzen du:

Elikadura ohitura aldaketen prozesuan gorputz-konposaketa progresioa konparatzea.
Zure kiroleko elite erreferentzien emaitzekin alderatzea.
Lesioak saihestea desorekak identifikatuz.

Zure gorputza hobeto ezagutu eta emaitzak optimizatu nahi?

hezkuntza
nutrizionala

Aproposa elikadura osasuntsuari buruzko zalantzak argitu nahi badituzu, plan pertsonalizatu baten beharrik gabe.

Etiketak irakurtzetik merkatuko zein elikagai aukeratu jakitera.