Bira egin
osasunera.
Nola izango da prozesua?
1. Lehenengo kontsulta.
Hasierako galdeketa (elikadura ohiturak, bizi-estiloa, ariketa fisikoa…) egingo da helburuak finkatzeko, eta baita gorputz konposaketaren balorazioa ere.
Bataz-besteko iraupena: ordu 1.
2. Planaren bidalketa
Elikadura plan eta menu pertsonalizatua jasoko duzu zure gorputz konposaketaren txostenarekin batera. (Lehenengo kontsultaren barne.)
3. Jarraipen kontsultak.
Neurketa antropometrikoen eta elkarrizketaren bidez eboluzioa neurtuko da, beharra egonez gero elikadura-planaren aldaketak adostuz.
Biran elikaduraren bitartez pertsonen eta taldeen osasuna eta errendimendua hobetzen laguntzen dut. Kirol-nutrizioan espezializatua nagoenez, helburu bakoitzera egokitzen diren plan pertsonalizatuak diseinatzen ditut: entrenamendu zein lehiaketen elikadura prestaketa, pisua galtzea edo irabaztea, gorputz konposaketa hobetzea edota hezkuntza nutrizionalaren bidez denboran zehar mantentzeko ohiturak barneratzeko planak.